Notarioaren Hitzak

Espainiako notarioak profesionalki esku hartzen du egintza eta negozio juridiko askotan, dela legeak salbuespenez eskatzen duelako eskritura publikoan formalizatzea, sozietateak eratzean gertatzen den bezala, dela, eskuarki, notario-dokumentuari legeak oso ondorio garrantzitsuak ematen dizkiolako, beharrezko inpartzialtasuna, prestakuntza juridikoa eta notario orok funtzionario publiko gisa duen izaera direla eta. Eta horrela, notario-agiria betearazlea da, egilespenaren data eta egitatearen froga osoa egiten du, izenpetzen duten pertsonen nortasuna eta lege-gaitasun osoa bermatzen ditu, eta askatasunez eta borondatez egin dela; horregatik, bereziki kualifikatutako agiria da, eta, beraz, Merkataritza Erregistroan edo Jabetza Erregistroan inskribatu behar da, kasuaren arabera.